Azken ikerketek frogatzen dutenaren arabera, adinak zerikusi zuzena dauka kirolari batek izan dezakeen errendimenduan. Adin erlatiboaren ondorioek mugatzen dute, nolabait esan, kirolariaren errendimendua, eta adin erlatiboa adin kronologikotik adin biologikora dagoen aldea da, Zientzialari saio honetan Susana Gil irakasleak azalduko digunez. (Argazkia: Benjamin J. DeLong).
Gaur gure eszenaren musikari-kantari handienetakoa izan dugu patxadaz bere ibilbide oparoa aztertzeko: Joseba Tapia. Leturiagaz hasi zenetik trikitixa eremuan (Euskal Herriko txapelketa birritan irabazi zuten), gero Tapia eta Leturia Bandekin egindako triki-rock trip arrakastatsua eta, azkenik, bakarlari moduan grabaturiko zazpi maisulanak, orain gitarra jole moduan sortutako Besamotzak taldea osatu arte. […]