Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Zorrotza-Kaxtrejana kaletik zuzenean aritu gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izan dira, Carlos Rodriguezekin berba egiteko aukera izan dugu. Eskakizun historikoak dituzte, FEVEren geltokia lurperatzea, duela urtebete Bilboko udalak konpromisoa hartu zuen, geltokia lurperatzea ahalik eta lasterren lortzeko eta Auzo Elkarteari informazioa ematea, aurrerapenik egonez gero. Urtebete igarota ez dute berririk izan. Auzoko elkarbizitzaz berba egin dugu, udaletxearekin batera mahai batean aztertzen ari dira. Bestetik ekainean ospatzen duten Zorrotza gozatu bizi ekimenaz mintzatu gara.

Zorrotz Morrotz herri aldizkariko lagunak batu zaizkigu. 1995eko irailean argitaratu zuen Zorrotzako Euskal Txokoa Kultur Elkarteak Zorrotz Morrotz aldizkariaren lehen alea. Lau orrialdeko argitalpena izan zen lehen hura, etenaldi eta maiztasun aldaketak egin ostean 50. Zenbakia iritzita erakusketa antolatu dute Zorrotzan. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko koordinatzaileak kontatu dizkigu xehetasunak.

Zorrotzako jai Batzordeko Nereak jai batzordeak egiten duen lana hurbildu digu. Iraileko San Miguel jaiak antolatzeaz gain urte osoan, inauteriak, Olentzero eta Zorrotza eguna antolatzen dute.

Zorrotzako Gaztetxeak 2004ean ireki zituen ateak, eta guk gazte asanbladako kideekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Kirolerako tartetxoa ere izan dugu Zorrotza FC Iraitz batu zaizgu eta Futbol eskolaz mintzatu zaigu. Duela urte bete euskaraz entrenatzeko eta jolasteko apustua egin zuten.

Zorrotza Gazte triatloi taldearen esperientzia ezagutu dugu, 2013 sortutako taldea duatloi, triatloi eta lasterketa ugaritan parte hartzen dute.

Saio osoa hemen entzungai.
Deskargatu hemen.

