AUZOZ AUZO: Larunbatean Deustutik zuzenean arituko gara

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Deustu auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Egunotan jaiak ospatzen ari dira, giroa ekarriko dugu irratira. Aurtengo jaiak euritsuak izaten ari dira baina ala ere giro paregabe izaten ari da. Horren berri jai batzordeko kideak ekarriko digute. Pare Deustuko Gazte talde feministako kideak ere gurean izango dira, 10 urte bete berri dituzte. Bihotz Alai dantza taldea arduratu da aurtengo pregoia egiteaz, 60 urte bete ditu, ibilbideaz eta noski Deustuko andreen aurreskuaz. Deustuko herriaren historia ezagutuko dugu. Berbaizu euskara elkartearekin berba egiteko aukera izango dugu. Gazte lokalak 26 urte bete dituenean kaleratze arriskuan dago, gazte asanbladako kideak egoeraren berri emango digute. Elorri bertso eskolako gazteak eta merkatariak ere izango ditugu Deustu bizirik elkarteko kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaltzaindiak mendeurrenean Euskara, euskal kultura eta euskal gizartearekin konpromisoa berretsi nahi du

ol. Mar 23 , 2018
Euskaltzaindiak mendeurreneko egitarau akademikoa aurkeztu  du. Akadameiaren irudi eta mendeurreneko leloa ere “100 urte euskara ehuntzen”. Mendu urreneko ospakizunen asmo eta helburuak ere azpimarratu ditu Ander Urrutia euskaltzainburuak, gizarteari begira jarri eta euskal gizartearen beharrizanei  behar bezala erantzuteko prest agertu dira. Mendeurren ospakizunak 2018ko irailetik 2019ko irailera luzatuko dira. Ekitaldi […]

Honekin lotuak