BEHIALAKO EGUN BATEZ: Joxe Mari Lopetegi bertsolaria hil zen 1942an

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ dei litezkeen bertsolarien artean, baina frankismoak inposaturiko, eta garaitsu hartan eta ondoren bertsoaren munduaren ikertzaile ‘ofizialek’ baliaturiko, isiltasuna zela medio, ahanzturan lo egon ziren luzaroan haren bertso eta oroitzapen ia-ia guztiak, harik eta Joxan Elosegi irundar itzultzaileak 2004an, Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen bertsolaria liburuan, haren obraren berri eman zuen arte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko bidea hasi da

al. Eka 2 , 2025
Txosnak Euskal Herriko ondasun immaterial izendatzeko bidea abiatu du Euskal Herriko jai mugimenduak. Bilbon egin zuten aurkezpena eta denetarik izan zen Miribillan: txosna, jaietako zapitxoak, musika eta bertsolariak. Txosnen garrantziaz aritzeaz gain, azpimarratu dute txosnak ez direla edariak zerbitzatzeko barra hutsak eta horiek defendatu behar direla. Larunbatean bertan hasi zen […]

Honekin lotuak