Herri ekimeneko euskaltegiekin akordioa egin du Eusko Jaurlaritzak, diru laguntzetan egun baino 10 milioi euro gehiago jasotzeko lau ikasturte barru. Aste honetan eginiko agerraldian Jaurlaritzako arduradunak eta euskaltegietako arduradunek historikotzat jo dute akordioa. Baina helduen euskalduntzean jarduten duten profesionalen abiapuntutzat hartu dute akordioa, izan ere 40 urteko ibilbidearen ostea iritsi da akordioa. Eure hitzetan euskararen normalizaziorako bidean eta helduen euskalgintzari beharrezkoa den akuilua emateko oraindik badira hobetzeko esparruak. Hiru hanka izan behar dira kontutan transmisioa, eskola eta helduen euskalduntzea; azken honek ekarriko ditu eta euskal hiztun berriak. Aipatu bezala akordioa abiapuntua izanik egindakoaz eta egin beharrekoak, kezkaz eta aurrerako erronken inguruan berba egiteko gurean ditugu. Patxi Agirregomezkorta Ulibarri euskaltegikoa kidea, Isabel isazelaia Gabriel Aresti euskaltegiko kidea eta Galde Lizarralde AEK-ko kidea.
Deskargatu hemen.