Urtarrilaren amaieran, eta bereziki hilaren 30ean, Zaldibarko zabortegiaren hondamendiarekin bat eginez, Aldaketaldia izeneko ekimen deszentralizatua antolatu zuten EAEko hainbat tokitan, hainbat elkarte ekologistek, elkarlanean. Ikuspegi lokalari protagonismoa emanez, mota guztietako jarduerak antolatu ziren herri, auzo, eskola eta lantokietan, bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria salatzeko. Pandemia garaian antolaturik, mugimendu ekologistak hedabideetan ez zuen lortu desio zuen oihartzuna, baina 30 agerpen publiko izan ziren, 80 talde baino gehiago elkarlanean. Iñakik Aldaketaldian bizi izandakoak kontatu dizkigu, ekimen honen bidez gerorako sortu diren harremanak eta konplizitateak urrats garrantzitsua izan direla uste du.
Deskargatu hemen.