Iruñean aurkeztu dituzte UEUKO udako ikastaroak, aurten ere koronabirusak baldintzatukoak izango dira eta iazkoari jarraituz antolatu dute 49.garren edizioa. Guztira 23 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil, Laudio eta Donostian. Guztiek 25 euro edo gutxiagoko prezio sinbolikoa izango dute, pandemia garaian ikastaroetara hurbiltzea errazteko helburuarekin. Herrigintza eta akademiari buruzko jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean. Irati Iciarek UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak eman dizkigu xehetasunak.
Deskargatu hemen.