‘Euskara aurrera’ egitasmoak hainbat atxikimendu jaso ditu larunbateko manifestaziorako. Euskara Aurrera leloarekin manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian. Euskarak gaur egun duen egoerak arduratuta sortu dute egitasmoa. Nabarmendu dutenez besteak beste, azken urtean euskararen aurka hartu diren erabaki judizialak larriak izan dira, euskarak pantailetan duen presentzia murritza, eta euskaraz ikasteko eskubidea behin eta berriz urratzea. Egoera aldatzeko eta euskarak aurrera egiteko, nabarmendu dute garrantzitsua dela gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana.
Deskargatu hemen.