Liherren laugarren lana dugu ‘Eta hutsa zen helmuga’, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aste honetan Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu, izan ere ostegunean Kafe Antzokian izango dira zuzenean, eta hutsa zen helmuga azken lan horretako kantuak zuzenean aurkezten. Iñigo Etxarri taldekidearekin berba egin dugu. Bilboko kontzertu azkenean iritsi da, atzeratu behar izan dute pandemiaren murrizketak medio baina azkenean bihar izango dute aukera aurkezteko. Gainera kontatu digun bezala bira honetan azken bi lanak aurkezten dabiltza, izan ere aurreko lana Hemen Herensugeak Daude deiturikoa zuzenean aurkeztu gabe geratu zen.
Deskargatu hemen.
Argazkia:@BizkaiMusic

