Euskal Herriko hainbat eragilek kezka agertu dute Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrerarekin. Uste dute EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta, euskara, aldiz, zokoratuta dagoela. Hori dela eta, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde gidoia aldatzeko, eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabal, duin, eguneratua eta erakargarria osatzera premiatu dute.
Elhuyarrek ERRESISTENTE dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko. Dokumentalak planeta osoari eragiten dion arazoa mahai gainean jartzen du ikertzaile, mediku, albaitari eta medikuen testigantzen bitartez. Gaixotu eta osatu direnek ere izango dute ahotsa dokumentalean, edozeini gerta dakiokeela ikusiko da, baina, era berean, arazoari aurre egiteko aukera badagoela erakutsiko da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230911_bego_zubia_erresistente.mp3 […]