Bihar berriro ere protesta deitu du Stop Tala Deusto auzokideen mugimenduak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten jarraitzen dute, dagoeneko 60 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako. Haserre eta kezkaz berba egin digu Silvia plataformako kidea. Zuhaitzen egoera txarra eta sustraien ahulezia dira mozketa egiteko udalak eman dituen arrazoiak. Bestelakoa da Stop Tala Deusto auzo mugimenduko kideen iritzia, biologian eta hiriko arboletan adituak direnak baieztatu baitute zuhaitzak egoera onean daudela.
Deskargatu hemen.