Gaurko gaia, Francisco Escudero konpositore euskalduna (Donostia, 1912 – 2002), gure musika tradizionalaren oihartzunak XX. mendeko harmoniekin amalgamatu zituena, oso obra erakargarri eta harrigarriak dituena, baina berriro ere publiko orokorraren artean ez oso ezezaguna, zoritxarrez. Ia gure konpositoreen patu madarikatu honi buelta ematea lortzen dugun behingoz. Euskal Herriko XX. mendeko konpositorerik garrantzitsuenen artean kokatzen da, musika garaikide edo “kontenporaneo” deitzen den horren barruan eta euskal musika tradizionala askotan oinarri bezala hartu izan zuen beti garaiko abangoardiako musika teknika eta lengoaiak erabiliz. Gaur egun, musika mundu espezifikotik at, ez da batere ezaguna ez entzuleen artean, ez publiko orokorraren artean, ezta gazteen artean ere, baina Guridi, Usandizaga edo Aita Donostia bezalako konpositoreen mailan dago, nahiz eta hauek baino pixka bat gazteagoa izan.
Deskargatu hemen.

