STENDHALEN OIHARTZUNAK: “Afrikako oihartzunak”

Gure sintoniaren uhin pozointsuek Afrikaraino eroango gaituzte gaurkoan, saio bakar batean ezinezkoa izan arren herrialde honek eskaintzen digun aberastasun musikal amaigabea erakustea. Ez saio batean ez bizitza osoan ere. Baina saia gaitezen pista batzuk ematen. Haien herrialdeetako musika tradizionaletan oinarritu edo inspiratu diren hainbat konpositore afrikar ezagutuko ditugu, haien bizitzak eta obrak. Orokorrean ikasketa akademikoak egin dituzten konpositoreak eta mendebaldeko tradizio klasikoaren eragina izan dutenak, baina beti haien sustraiak mantentzeko konpromiso zurruna hartu dutenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #236: Rrucculla, Black Midi, Jane Remover, Konpost, Black Country, New Road

az. Aza 13 , 2024
Rrucculla proiektuaren atzean Bilboko Izaskun González diziplina anitzeko artista dago. Bere musika plastikoa da, irudiz betea, ibili ahala luzatzen den bide malkartsua batzuetan, leun bestetan, beti zinematografikoa edo literarioa. Zeru Freq izeneko grabazio harrigarria da bere azken lana. Black Midi Londresko rock taldea izan zen, 2017an sortu eta 2024an desegin zen. […]

Honekin lotuak