HAUXE GURE LURRA: Solastalgia

Solastalgia ekarri digu mahaigainera Iñaki Barcenak gaurkoan. Lehengo batean ekoantsietateaz mintzatu ginen, eta hau antzeko kontzeptua dugu. Glenn Albrecht filosofo australiarrak sortu zuen, eta bere giza jardueren edo klimaren eraginez, lurralde batean izaten diren aldaketa suntsitzaileen ondorioz, bertako populazioan gertatzen diren nahasmendu psikologikoen multzoa bezala definitzen da solastalgia kontzeptua. Ezagutu dugun ingurune osasuntsu eta orekatu baten suntsiketak eta desorekak gure buruan eragiten duen sentsazio eta emozio ezkor horiek zerikusia dute giza-jardueraren ondoriozko kolapso ekosozialarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #130: Fisioterapiaren eragina endometriosiak sortzen duen mina arintzeko (Ismene Rodriguez)

og. Ots 13 , 2025
Endometriosia emakumezko askok paiatzen duten gaitz ginekologikoa da. Emakumezkoei soilik eragiten die, izan ere, gaixotasun honetan uteroa inguratzen duen ehuna, endometrioa, uterotik kanpo agertzen da. Endometriosia zerk eragiten duen ez dago oraindik argi, hipotesiak besterik ez daude. Ondorio nagusiak, baina, antzutasuna eta mina dira. Endometriosiak eragindako mina arintzeko fisioterapiaren eragina […]

Honekin lotuak