Mungia bisitatu dugu gaurko POTTOn. 2025eko urtarrilaren 19an, San Antontxu XXVII. bertsopaper lehiaketa izan zen eta, egunarekin bat, bertso-saioa.
Bat-bateko jardunaren ale aukeratuak izango ditugu entzungai.
Iñaki Beitia “Arbildu” aritu zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan, laukotea:
Alaia Martin
Aitor Etxeberriazarraga
Aitor Esteban “Garrote”
Unai Iturriaga.Iñaki Beitia
BIZIPOZAren baitako kirol mundua ekarri digute Arrate Alemanek (Mindara elkartea ) eta Amaia Elizondok (Gipuzkoako Kirol Egokituko federazioa), eta Amaia Arostegi lankideak BIZIPOZA elkartearen berri eman digu Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi du beste behin ere eta “Txapeldunak” pelikula ekarri digu gomendiotan; Julen Zelaieta Zorroxin xoriak ekialdeko kantua ekarri, Maite […]