Eneritz Furya kantaria izango dugu bidelagun gaurko piperpolisen, hirugarren lan luzea argitaratu zuen 2024ean HHH deiturikoa eta bihar Bilbon aurkeztuko du. Diskoa “Hitzen uztera” kantuak zabaltzen du. Etsipenaren eta onarpenaren inguruan hitz egiten digu kantuan. kontrolik gabeko egoera bat irudikatzen du, non pertsona batek bere barruko borrokak eta zauri emozionalak jasaten dituen. Gitarra alde batera utzi eta elektronikoagoa da diskoa.
Bilboko Errekalde auzoko, Etxarri gaztetxeak apirilaren 4ean du espazioa husteko agindua. Honen aurrean, hiriko 60 kolektibo baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijituz. Kolektiboek aho batez, Bilboko udala eta berorrek bultzatutako ‘pelotazo’ urbanistiko honetaz poltsikoak beteko dituzten enpresariak seinalatu dituzte erantzule gisa. Aipatutako enpresen artean Amenabar enpresa-eraikitzailea dago […]