Bilboko Errekalde auzoko, Etxarri gaztetxeak apirilaren 4ean du espazioa husteko agindua. Honen aurrean, hiriko 60 kolektibo baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijituz. Kolektiboek aho batez, Bilboko udala eta berorrek bultzatutako ‘pelotazo’ urbanistiko honetaz poltsikoak beteko dituzten enpresariak seinalatu dituzte erantzule gisa. Aipatutako enpresen artean Amenabar enpresa-eraikitzailea dago Dei egiten dute datorren martxoaren 28an Errekaldeko plazatik egingo den manifestazioan parte hartzera, elkartasuna adierazi eta gaztetxea defendatzeko.
Deskargatu hemen.