MUSIBLA #250: Moon Cluster, Nilüfer Yanya, Uger, Eels, Islabat

Bilboko Moon Cluster taldearekin hasiko dugu gaurko saioa. Garai hauetan rock progresiboa egitea bitxikeriatzat har badaiteke ere, Dystopika diskoa genero horretako zaleak asetzera dator. Ondo eta dotore ibiltzen dira gitarra eta teklatuen arteko hartu emanean, oinarri sendo batek lagunduta. Bejondeiela! Hiru disko aski izan ditu Nilüfer Yanyak egungo Londresko eszenako izen sendoenetako bat bilakatzeko, lirikoki zein instrumentalki bere estiloa fintzen joan da grabazio berri bakoitzean. Aurreko diskoak baino zabalagoa eta garbiagoa den My Method Actor grabazioak lurralde barnerakoi eta bakartzailetara eramaten gaitu. Uger taldea da hurrengoa. Bilbotik datorren taldeak eskaintzen duen proposamena zinez interesgarria iruditzen zaigu. Bestela ondo izeneko grabazioa ekarri genuen aurreko saioan eta oraingoan ere beste bi abesti disko beretik. Hurrengo taldea Eels izango da. Uste dut nabaritzen dela Everett-en musikalitatea gustuko dugula saio honetan. Lirikotasun apurtu bat eskaintzen du Eels-ek, oraindik bere kolore gorri bizia mantentzen duen zimurtzen hasi den lore basaren modura. Diskoaren izena Time. Eta bukatzeko Islabat proiektu interesgarriaren azken abestia, Zu ez zinen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Amorante frantsesa" Miren Agur Meaberen eleberri berria

ar. Api 8 , 2025
Institutu publiko bateko atezain baten begietatik kontatutako istorio batek hartu du ardatz Miren Agur Meaberen azken nobela. Egun batean, lanean dela, albiste latz bat jasoko du Agurtzanek: ikasle bat hilik agertu da, gorputzean ubeldurak eta sexu-harremanen zantzuak dituela. Poliziak ikerketa abiatuko duen arren, protagonistak berak ere, bere kasa eta era […]

Honekin lotuak