MUSIBLA #72: Nilufer Yanya, Jeff Tweedy, Lucy Dacus, Black Belt Eagle Scout, Serge, Xabier Montoia

Gaurko saioan Nilufer Yanya izango da lehena. Emakume britainiar honek estraineko diskoa atera berri du Miss Universe izenarekin. Bere musikak eragin ugari ditu, hala nola, indie rock, soul edo jazza. Jeff Tweedy ezaguna dugu Uncle Tupelo edo Wilco bezalako taldeetan jo izan zuelako, bakarkako bideari ekin zionetik hiru disko atera ditu, azken aurrekoa Warm izena du eta bertatik bi abesti ekarri dizkizuegu. Lucy Dacus amerikarrak disko ederra atera du: Historian. Horixe ekarri dugu gaurkoan bere abesti samurrez gozatzeko. Black Belt Eagle Scout taldearen atzean Katherine Paul dago. Amerikako jatorrizko biztanleen oinordea den emakume honek “muturreko indigena queer feministatzat jotzen du bere burua. Bere musikak, besteak beste, arazo identitatioari ikusgarritasuna eman nahi diola aitortzen du. Mother of my Children du izena atera duen azken diskoak. Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri, Serge izen artistikoz Enarak itzuli dira izeneko disko akustikoa atera du, Eraso eta Osso taldeetan egindako lana atzean utziz. Bertan, Gari Berasaluzeren poemak musikatu ditu. Xabier Montoiak konplexurik gabe aurkeztu zitzaigun aurreko urtean Gorraizea izeneko disko bereziarekin. Biolinak eta pianoak dute protagonismorik handiena eta, jakina, Montoiaren ahotsa eta testu beteak. Bukatzeko Speedy Ortiz talde amerikarrak atera dituen diskoetatik lehena ekarri dizuegu: Major Arcana.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Maitasun ideologia" gogoetak zer eskaintzen dio arkitekturari? Ula Iruretagoienaren eskutik

az. Uzt 17 , 2019
‘Maitasuna politikoa da’ Jakin Jardunaldia egin genuen Usurbilen uztailaren 11n eta 12an Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak antolatuta. Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzeko, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu dira ikastaroan, Ula Iruretagoiena bertan izan da. Arkitektura, emozioa, akzioa […]

Honekin lotuak