Albina Stardust Aizu aldizkarian

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Albina Stardust drag artista da protagonista eta drag izateaz, drag komunitateaz eta euskaraz aritu dira. Laburrean, Sambou Diaby aktorea elkarrizketatu dute. Miñan antzezlanean Ibrahima protagonista nagusia gorpuzten du eta Faisanen Irla filmeko protagonista da. Kontu askoren artean, antzerkiaz, zineaz eta Ibrahima gorpuzteaz aritu dira. Bukatzeko, “Liburuak non, Urrotz han” izenburupean erreportajea. 400 lagun inguru bizi da Urrotz herrian, eta hiru liburu dena dituzte.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

San Inazion pediatria zerbitzua murriztu dute

ar. Mai 20 , 2025
Kalitatezko osasungintzaren aldeko protestak aspaldikoak dira Bilbon, Auzo elkarteen federazioak hainbatetan atera da kalera lehen arreta zerbitzuaren defentsan. Azkena Saninazio auzoan gertatu da. San Inazioko familiak salatu dutenez anbulatorioko 3 pediatretako bat Deriora eramango dute. San Inazio auzoan 2.500 haur inguru bizi dira, baina anbulatorioko pediatria-zerbitzua eskas geratzen ari da. […]

Honekin lotuak