Abuztuaren 16tik 24ra euskal folkloreari lotutako ehun jarduera baino gehiago izango dira Bilbon. Hauen bidez, euskal tradizioak, ohiturak eta kultura protagonistak izango dira beste behin Aste Nagusian. Besteak beste Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira. Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak gaur goizean aurkeztu du ekimenaren egitarau zabala. Catalina Melendez, Idoia Lekerikabeaskoa eta Jasone Akizu txistulariak bertan izan dira baita ere.
Deskargatu hemen.

