Euskalduna jauregira salto egingo dugu, Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna izango dugu hizpide, Tongola. Bi artista polifazetiko hauek barrea eta musika uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien komediaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude. Tongola bakarrizketa-ikuskizun bat baino askoz gehiago da: ustekabekoak, inprobisazioa eta publikoarekiko konplizitatea uztartzen dituen joko eszenikoa da. Elkarreragina giltzarri da euskarazko umorea ikuspegi garaikide eta hurbil batetik ospatzen duen proposamen honetan. Ozen barre egiteko eta jaia irribarrez bizitzeko gonbidapena da Tongola, abuztuaren 26 eta 27an Euskaldunan ikusgai.
Deskatgatu hemen.

