Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestak Etxearen korapiloa nola askatu. Etxebizitza-politika justurako gakoak liburua aurkeztu du UEU eta Ipar Hegoa Fundazioaren lankidetzarekin. Liburuak Hego Euskal Herrian etxebizitzaren arazoak nola konpondu aztertzen du, 30 gako politiko, ekonomiko eta sozial eskainiz. Fernandez de Betoñok nabarmendu du etxebizitzaren garestitzea ez dela kasualitatea, baizik eta erabaki politikoen ondorio, eta bestelako neurriak hartuz arazoari buelta eman dakiokeela. Elkarrizketa honetan, egileak liburuaren xedeak, etxebizitza-politiken erronkak eta irtenbide posibleak azaltzen ditu, Euskal Herriko testuingurutik begiratuta.
Deskargatu hemen.