BEST Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko topaketa

Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko jaio zen BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak, eta aurten laugarren ediziora iritsi da. Larunbatean  Bilbon ospatuko den hitzorduak sarea, ikusgarritasuna eta kolektibitate feminista izango ditu berriro ardatz, glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik abiatuta. 2025eko edizioan, Bizkaiko emakume musikarien egoeraz, emakume sortzaileen erresistentziez eta “unibertsaltasun” hegemonikoari buruzko eztabaidaz ariko dira, eta Bizenta Antonia Mogel Elgezabal izango da omendua: euskaraz idatzi zuen lehen emakume idazlea, aitzindaria eta ausarta. Itxaso Paya, BEST topaketaren antolatzaileetako bat dugu gaur gurean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinemaldiako pelikulak Bilbon eskainiko dira gaurtik igandera bitarte

al. Ira 29 , 2025
Astelehenetik igandera bitarte Zinemaldiko pelikulak Bilbon ikusteko aukera izango da. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, azken edizioan estreinatutako filmen hautaketa bat eskainiko du. Azkuna Zentroak urteak daramatza lankidetza horri eusten, Zinemaldiko estreinaldiak Bilbora ekarriz eta hirian jaialdiaren “antenaren” rola betez. Oraingoan, zikloak bederatzi film bilduko ditu, Sail Ofizialean, […]

Honekin lotuak