EHU-Palestina deialdia egin du Palestinarekiko elkartasuna adierazteko

EHU-Palestina sareak prentsaurrekoa eman du unibertsitateko errektoretzarekin izan dituzten eztabaiden eta aurreikusitako ekintzen berri emateko. Taldeak positibotzat jo du errektoreak irailaren 17an egindako adierazpena, eta ziurtatu du bere ustez “aurrerapauso argi bat” suposatzen duela.Era berean, «Palestinako genozidioari erantzutea errektoretzaren lehentasunen artean dagoela jakitea poztekoa» dela gehitu dute eta 2023ko azarotik Israelekin harreman berririk sortu ez izana eta ikerketa-proiektuak baztertu izana, eskertu dute. EHU-Palestina plataformak dei egin die ikasle eta langileei urriaren 15eko sindikatuen deialdiekin bat eginez, Palestinaren aldeko elkartasuna adierazteko eta Israelgo Estatuarekin harremanak eteteko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Kristobal Kolon eta hispanitatea

ig. Urr 12 , 2025
Gaurkoa lako egun batez, 1492ko urriaren 12an lehorreratu zen Karibeko Guanahani irlatxoan Cristobal Kolon buru zuen espainiar espedizioa. Rodrigo de Trianak emana zuen, gauerdia pasatu berritan, Lurra ikusi zuelako aldarria (baina Gerora Kolonek berak eraman zuen erregeek iragarritako ordainsaria, bezperan argi batzuk ikusi zituela argudiatuta). Eguna argitzerako Guanahani irlara heldu […]

Honekin lotuak