“Elhuyar Zientzia” hedabide digitala abian da. Zientzia eta teknologia gaiak euskaraz eskainiko ditu hedabideak. Garazi Andonegi Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzailearekin hitz egin dugu eta berek eman dizkigu nondik norako gehiago. Zientziaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi dute hedabide honekin. Gaineratu du, nahiz eta hedabide digitala sortu, hiru hilabetean behin aldizkaria kaleratzen jarraituko dutela. Andonegiren hitzetan, zientziaren arloko albistegiak eta bitxikeriak bideo laburretan; ingurumenari, feminismoari eta zientziari buruzko podcastak; elkarrizketak; euskal ikertzaileen iritziak; basabiziaren argazkiak; emakume zientzialarien efemerideak, eta askotariko beste eduki batzuk biltzen ditu hedabideak.
Deskargatu hemen.