Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa izan da Galdakaon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Irune Basagoiti izan zen garaile 473 punturekin; eta, bigarren, Enare Muniategi 459 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Bittor Altube, Asier Galarza eta Paule Ixiar Loizaga; hurrenez hurren, 452, 451, 440 punturekin. Seigarren gelditu zen Araiz Katarain.
Jeff Tweedy, Wilco taldeko burua, irudimen eta samurtasunez betetako kantugile klasikoa da. Twilight Override bere azken diskoan hiru disko, 30 abesti eta introspekzio, umore eta esperimentazio musikala bildu ditu. Tweedy-k berak dio: “Disko hau iluntasunari argi gehiago emateko ahalegina da, aurre egiteko garai korapilatsuari”. Disko honetan, melodia bikainak, gitarraren tonua eta testu […]