Norbait hil da hemen: 36

Baztandik etorri zaigu aste honetako bisita, Bidenabar taldea. Hirukoteko bi izan ditugu gurekin, Ane eta Kattalin, baina Malen ahaztu gabe kanta aukeraketetan. Zerrenda benetan polita irten da haien gomendioak jarrita, eta elkarrizketa polita baita ere hainbat gai ardatz bezala edukita. Orain sortze prozesuan murgiltzen hasi den taldea izan arren, badute zer esana. Emakume gazte bezala oholtza nola sentitu ahal den, edo gure inguruko sortzaileak edukitzearen zorteaz hitz egin dugu, adibidez. Igandeak musikaz arintzeko ohiturari heldu nahi diogu bertatik, besarkada bat Bilbotik Baztanera!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Popel”, erbestea eta oroimena lotzen dituen dokumentala zinema aretoetara iritsiko da

og. Aza 6 , 2025
Popel dokumentalak memoria historikoaren indarra eta gizatasuna jartzen ditu erdigunean. Oier Plaza gernikarrak zuzendutako filmak nazien kontzentrazio-esparruetan deportatutako bi erbesteraturen istorioa eta haien senideen bilaketa uztartzen ditu, egia eta duintasuna berreskuratzeko ahaleginean. Pragako Hradischkon, aita-seme txekiarren ausardiak —2.000 biktimaren errautsak isilpean gordetzea— gizatasunaren ikur bihurtzen du istorio hau. Gaur, Oier […]

Honekin lotuak