Norbait hil da hemen: 35

35.saio hau orain arte sortutako politena dela esan dezakegu. Tu-K taldea izan dugu gurekin, distantzian batuta. Belaunaldi arteko loturekin batera, hainbat gai irten dira mahai gainera eta solasaldiak kanten zerrenda eraldatu du. 80. eta 90. hamarkadetatik gaur arte antzemandakoak aipatu ditugu, bizitzak ekarri dituen bueltekin batera. Horien artean, seme-alabak agertu dira, Izar, Eneko eta saioan izan dugun Markel, itzulera eder honen parte bihurtu direnak. Josu egon da gurekin hasieratik eta musikaren alde bisuala oso presente izan dugu elkarrizketan. Bideoklipak, argazkiak, portadak, animazioak, etab. Dokumentaturik geratu den guzti hori oraindik harrapatu edo sortu gabe daudenekin elkartuko da, eta gu hemen egongo gara, adi, Tu-K-k ekarriko digun berri horren zain.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Eklore" Julie artistaren lehen lana

az. Urr 29 , 2025
Joan den larunbatean, urriaren 25ean, Juliek bere lehen lana, EKLORE, aurkeztu zuen Senpereko Larreko kultur espazioan. Guztira, hamabi abesti ditu diskoak: sei euskaraz eta sei frantsesez. Kontatu digu bere amatxi hil zenean hasi zela letrak idazten; gutxi gorabehera, duela hiru urte inguru. “Eklore” hitzak loratu esan nahi du euskaraz, eta […]

Honekin lotuak