Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, eta ohikoa denez, azaletik abiatu gara. Euskararen egoerak hartu du gai nagusien lekua. Abenduaren 11n izango da Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusia, eta orduan bozkatuko dituzte aurrekontua eta hitzarmen berria. Euskalgintza eta EEP bera bat datoz esatean egungo hizkuntza politika ez dela nahikoa euskararen galera behar beste gelditzeko, ezta euskal hiztun berriak sortzeko ere. Bestetik, elkarrizketa bat ere nabarmendu du: Saioa Mujika Sierrari egindakoa, Kortiñe eskolako kidea baita.Bukatzeko, Xilabari begira jarri gara.
Deskargatu hemen.

