Gurekin dago Laura Mintegi idazlea. “Akabo” nobela berria plazaratu du txalaparta argitaletxearekin, Aspaldi zen Laurak ez zuela argitaratzen, ia 20 urte nahiz eta irakurri diogun idatzi beti idazten duela. Bikote harreman baten bilakaera kontatzen digu, traizioak, botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak tartean.
“Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena” da SUA taldearen bilduma berriaren izena, eta Ane abeslaria hurbildu zaigu, azalaren interpretazioetatik hasi eta ekoizpen lanetaraino azaldu dizkigu diskoaren nondik norakoak. Zuzeneko taldea direla argi adierazi du Ane eta aitortu du disko honen grabaketan ere horrela aritu direla; hau da, zuzenean aritzen diren moduan […]