NORBAIT HIL DA HEMEN: 42

Buiah taldea dator aste honetan gertu-gertutik, gure Bilbotik. Musikari izateaz gain, entzule sutsuak direla argi utzi digute, eta zein polita den jendea kontzertuetako lehenengo lerroan ezagutzea. Horrela hasi zuten haien proiektua, eta orain, EP bat kaleratuta dutela, lerro hori pasa eta eszenatokira igo dira. Azkenaldian lokalean sartuta daudela azaldu digute, beraz, lehenengo lerro horretan itxarongo ditugu, kanta berri horien zain.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Manifestaziora deitu du Ernaik abenduaren 20an

az. Abe 17 , 2025
Ernai gazte antolakundeak manifestazioa deitu du abenduaran 20an, larunbatean, Bilbon “espainolismoaren hiri gisa” saltzen ari direla salatzeko. Mikel Ezkurra izan dugu gurean eta hark kontatu dizkigu mobilizazioaren arrazoiak. Duela astebete Bilbon egindako indarraldi erakustaldia ere izan dugu mintzagai eta antolakundeak izan duen kriminalizaio kanpainari buruz ere aritu gara. Manifestazioa Plaza […]

Honekin lotuak