Aitor Etxebarriazarragak irabazi du 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla: 4.700 zale egon dira bertan. Etxebarriazarragarekin batera, Onintza Enbeitak kantatu du buruz burukoan. Bilboko Casillan giroa bero egon da 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira bertan, zortzi bertsolarien beharrari adi. Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Puntu erdiko aldea egon da bakarrik euren artean, eta, azkenean, Etxebarriazarragak jantzi du txapela Arantza Plaza Zamoraren eskutik. Heme duzue entzungai bertatik bertara bertso txapleketaren finala.
https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251220_bizkaiko_bertsolari_finala.mp3
Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

San Tomasetik zuzeneko saioa

al. Abe 22 , 2025
Urtero bezala, San Tomas azokak Bilbo hartuko du abenduaren 21ean, igandez. Bizkaiko nekazaritza azokarik handiena eta esanguratsuena da, eta aurten ere Bilboko Areatzan elkartuko dira baserritarrak eta herritarrak. Azoka 09:00etan hasi da eta 20:00etara arte luzatuko da. Tarte horretan, 243 etxola jarriko dira, 166 postutan banatuta, eta guztira 117 ekoizleren […]

Honekin lotuak