Marie de Jongh konpainiak kimu antzezlana estreinatuko du

Irudimena eta natura eskutik helduta doazen leku horretan jaio zen KIMU, Marie de Jongh konpainiaren ikuskizun berria. Errealismo magikoaren bidez, sorkuntzaz, zaintzaz eta ernetzeez hitz egiten duen ipuin eszenikoa ekarriko digu Kimuk. Istorioa etorkizun hurbil batean hasten da: O andreak multinazional baten bulego huts batean lan egiten du, ideiak agortzen hasi zaizkion arte. Eta orduan, ustekabeko zerbait gertatzen da… euli bat sartzen da bulegoan, eta dena aldatzen hasten da. Ikuskizun honen egilea eta zuzendaria Jokin Oregi da, eta gaur gurekin dugu. Baina asteburu hau berezia izango da Marie de Jongh taldearentza, 10 urte bete ditu Amour ikuskizunak eta hau berrio oholtzara eramango dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS:‘Sorginak, putak, terroristak’, tortura politikoaren azterketa ikuspegi feministatik

az. Urt 28 , 2026
Urriaren hasieran kaleratu zuen Txalapartaren eskutik Olatz Dañobeitiak Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa. Liburua eraldaketarako proposamen bat da, hausnarketarako proposamen bat da, aldarrikapen bat, salaketa bat da. Baina bereziki, biolentzia matxistaren ertz zehatz bat azpimarratzeko eta biolentzia politikoaren interpretazio berri bat egiteko saiakera bat da.Hainbat indarkeria espezifiko […]

Honekin lotuak