LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Alferrikako podkasta

Ez dakigu Liburuen Errepublika Txikian zenbat garen, ezta egiten dugunak baliorik duen, eta, hala ere, hemen dihardugu, literaturaz gozatzen eta bizitza ospatuz. Mundua, ordea, ilun samar ageri zaigu, gerraz, heriotzaz eta era guztietako miseriaz beterik. Horregatik, zera aldarrikatu nahi dugu: kapitalismoaren atzamar digitalari, izatea eta pentsamendua irudikatzen duen Heideggerren eskua; utilitarismo monetario eta materialistari, alferrikako jarduerak; gizartea lohitzen duen zarata informatiboari, arte eta zientzia desinteresatuenak.

Literaturari buruzko saio izanagatik, zeharo zeharkatzen gaituen afera dugu Hezkuntza, horregatik gogo biziz hartu dugu saio honetako ekarpena: bell hooks-en “Trangresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa” liburua. Irakurgai arras interesgarria, bizi dugun gizarte kapitalistak prestatu digun lakioan irakasleak erori ez gaitezen: ezer ez da neutrala, dena da politikoa.

Amaitzeko, euskal literaturako zenbait liburu, nazioarteko pare bat filosofo eta stalinismoak isildutako beste idazle bat.

BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Justizia Aranarentzat plataformak ertzaitzaren kontakizuna gezurtatzen duen bideoa plazaratu du

og. Ots 5 , 2026
Iker Aranaren auzian “Ertzaintzaren kontakizuna gezurtatzen duen bideo bat” argitaratu du haren aldeko plataformak. Tiro egin zuen ertzainaren abokatuak kasua ixteko eskatu berri du, eta Justizia Aranarentzat plataformak, berriz, foam jaurtigaiaren tiroa erakusten duen bideo bat kaleratu. Abokatuak kasua artxibatzeko eskaera oinarritu nahi du Ikerri tiro egin zion ertzainaren ondoan […]

Honekin lotuak