SUAk “Bide ilunek argitzen zuten dena” diskoa aurkeztuko du gaur Kafe Antzokian

SUA taldeak gaur aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian bere hirugarren diskoa, Bide ilunek argitzen zuten dena. Ordu Beltzak (2019) eta Gorde Genituen Beldurrak (2022) lanen ostean, disko berriak trilogia moduko baten itxiera dakar, ibilbide artistikoaren zirkulu bat osatuz. Lan berriak hamar kantu biltzen ditu, istorio, egoera eta bizipen desberdinetan barrena. Abiapuntua, ordea, bera da guztietan: une ilun bat. Taldeak adierazi duenez, badira bizitzan behea jotzen den momentuak, irtenbiderik ez dagoela diruditenak. Hala ere, iluntasun hori zeharkatu eta bizitzea ezinbestekoa da aurrera egiteko argia ager dadin. Ane abeslariak ekarri diskigu diskoarenm zehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Txiberri tabernan, bertso-bazkaria

og. Ots 12 , 2026
Euskararen nazioarteko egunaren aitzakian Urdulizko ORBIZTA euskara elkartearen eskutik bertso-bazkari elegnateaz gozatu genuen Iazko abenduan Pirata bertso-eskolako kideek gidatu zuten saioa, eta kantuan laukotea izan zen protagonista: Gabon Basañez, Josu Landeta, Haritz Urrutikoetxea eta Jon Etxebarria “Txontxe” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260213_potto_txiberri.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak