Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Aste honetako azalean Miren Iraeta arkeogenetikaria ageri da; urte luzez nazioartean aritutakoa. Elkarrizketa berezia da: hainbat pasadizo eta bitxikeria partekatzen ditu, baina, batez ere, arkeologian ere indarrean dauden alborapenen pisuaz hausnartzen du. Azaleko titularrak ondo laburbiltzen duen moduan, arraza konstrukto bat dela azaltzen du, baita generoa ere. Horrez gain, Hondurasen, Guatemalan eta El Salvadorren kazetariek pairatzen duten jazarpenari buruzko erreportajea ere izan dugu hizpide. Eta bukatzeko, Irati Majuelori eginiko elkarrizketa ere aipatu dugu.
Deskargatu hemen.

