Artaza-Romo BHIk familiei jakinarazi die 2026-2027 ikasturtean RomoHandi eraikineko ikasleak beste ikastetxe batzuetara lekualdatuko dituztela Subflubialaren obren eraginez. Zuzendaritzak azaldu du Hezkuntza Sailarekin egindako bilera baten ondoren hartu dela erabakia, eta ikasleak Romoko Eskolara eta Lamiako Eskolara eramango dituztela datorren ikasturtean.Erabakiak kezka eragin du hezkuntza komunitatean, izan ere, institutuaren jardueran eta inguruko herritarren egunerokoan eragin handia izango duela uste dute. Subflubialaren proiektuaren aurkako eragileek diotenez, neurriak berretsi egiten du obra honek inguruko azpiegituretan izango duen eragina, bereziki Artaza eta Ballonti inguruko eremuetan.
Deskartu hemen.

