Aste honetan martxa dakarkigu, Oñatiko talde gazte baten eskutik. Negarrik ez eta parre asko egon dira Malko taldearekin. Maddi, Anje eta Unai izan ditugu gurean, eta REKORD! Inoiz baino gehiago hitz egin dugu. Ordu honen bueltan gai asko irten dira, eta berriz azpimarratu da sorkuntzarako espazioen beharra. Hitz onak besterik ez dauzkagu hirukote honentzat, falta ziren biak ezagutuko ditugu kontzerturen batean, animatu!
Gaurkoan, sormena eta irudimena pizten dituen proposamen bat ekarri dugu gure uhinetara. Izan ere, Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 18. edizioa abian da jada, eta haur eta gazteei zuzendutako ekimen honek badu helburu argia: irakurzaletasuna sustatzea eta sortzeko grina elikatzea.Lehiaketak aukera ematen die parte-hartzaileei irudietatik istorioak […]