Augie Meyers texastarra, konpasaren maisua, gogoan

Joan den martxoaren 7an, Augie Meyers hil zen Texasko San Antonio hirian, bere sorterrian bertan, 85 urte zituela. Bob Dylanek ondo ezagutzen zuen Augie, 60ko hamarkadatik, eta behin esan zuen Augie “erritmo sinkopatuaren eta konpasaren maisua zela, eta gehitu zuen: “hori ezin zaio inori irakatsi”.

Meyers Texasen hasi zen 1964an, Sir Douglas Quintet garage rock talde mitikoan, Dough Sahmekin batera. Luze ibili zen musikari horrekin eta, ondoren, Texas Tornados laukotea sortu zuen Dough, Flaco Jimenez eta Freddy Fender-ekin. Soinu jolea izan zen, baita Vox organo jolea ere, batez ere, baina kantari eta kantugile moduan ere nabarmendu zen. Bob Dylanekin grabatu zuen, baita grabazioak zuzendu ere. 1987an, Time Out of Mind eta Love and Theft grabatu zituen.

Deskargatu hemen.

Entzun dugun kantu sorta:

  1. She’s About a Mover (Sir Douglas Quintet, 1965)
  2. Mendocino (Sir Douglas Quintet, 1969)
  3. Is Anybody Goin’ to San Antone (Dough Sam & Band, 1973)
  4. Who Were You Thinking of (Sir Douglas Quintet, 1983, live)
  5. (Hey Baby) Qué Pasó (Texas Tornados, 1990)
  6. Bailando (Texas Tornados, 1991)
  7. To Ramona (Texas Tornados, 1992)
  8. Love Sick (Bob Dylan, 1987)
  9. Raised Right Men (Tom Waits, 2011)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: zein da zuen gorputzeko atalik gustokoena?

ol. Mai 22 , 2026
Irratian sartzerakoan, Txipi ezin da zulo batetik pasatu, oinak oso handiak dituelako. Horrekin, hasten dira hitz egiten bakoitzaren ezberdintasun fisikoei buruz, bata oinak handiak, besteak belarri txikiak…etab. Bururatzen zaie asmakizunetara jolastea, zein da haien gorputzeko atalik gustokoena? Asmatu! Asmakizun bakoitzak gorputzeko atal bati dagokio. Azkenean, entzunda norbait datorrela, musika jartzen […]

Honekin lotuak