Michelin fabrikan izandako greba ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean Michelin fabrikan izandako 100 eguneko grebaren 50. urteurrena hartu dute hizpide. Ekain Carrasko lankideak apirilean Lasarte-Orian egindako bisitaren kontakizuna egin du. Grebalariek eurek gidatu dute bisita, eta fabrikan eta herrian bizi izan zen giroa gogoratu dute: fabrikaren pisua herrian, antolakuntza moduak eta grebaren ondoren langile askok pairatutako kaleratzeak. Lander Arbelaitz kazetariak Theaters of War dokumentala ekarri du astekarira. Lanak azaltzen du nola Central Intelligence Agencyk eta AEBetako armadak Hollywoodeko milaka gidoitan esku hartzen duten, militarren eta AEBetako politikaren irudia zuritzeko. Erreportajeak ondo erakusten du nola desitxuratu dituzten porrot militarrak zinemaren bidez, eta nola gerraren inguruko filmek —gerraontziak eta armadaren irudia goresten dituztenek bereziki— etekin ekonomiko ikaragarriak sortzen dituzten. Bukatzeko Bilgune Feministak martxoan antolatutako jardunaldiak ekarri dizkigu Leire Artolak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Augie Meyers texastarra, konpasaren maisua, gogoan

ol. Mai 22 , 2026
Joan den martxoaren 7an, Augie Meyers hil zen Texasko San Antonio hirian, bere sorterrian bertan, 85 urte zituela. Bob Dylanek ondo ezagutzen zuen Augie, 60ko hamarkadatik, eta behin esan zuen Augie “erritmo sinkopatuaren eta konpasaren maisua zela, eta gehitu zuen: “hori ezin zaio inori irakatsi”. Meyers Texasen hasi zen 1964an, […]

Honekin lotuak