Barsanti konpainiaren lan berria “Kodizia Late Night”

Barsanti konpainiaren lan berria “Kodizia Late Night” da, gaueko telebista-saio baten formatua hartzen du abiapuntu gisa. Late Night berezi batean murgilduko da ikuslea, denboran zehar bidaiatzeko gaitasuna duen saio batean. Historiako hainbat istorio eta pertsonaia ezagutuko ditugu, baina kontakizun horien guztien atzean gaurkotasun handiko galdera bat dago: zer gertatzen da osasuna negozio bihurtzen denean? Tragikomedia honek osasun publikoa, diru-gosea eta botere ekonomikoaren eragina jartzen ditu mahai gainean. Egileek “greziar tragedia moderno” gisa definitzen dute, non, sarritan gertatzen den bezala, errugabe batek ordaintzen dituen beste batzuek hartutako erabakien ondorioak. Kale-antzerkiaren eta gizarte-kritikaren aldeko apustua egiten duen konpainia da Barsanti. Urteak daramatza herritarrengana zuzenean iristen diren ikuskizunak sortzen, umorea eta pentsamendua uztartuz. Oraingoan ere, ikusleari barre egiteko aukera emango diote, baina baita galdera deseroso batzuk egiteko ere. Antzezlan honen xehetasunak ezagutzeko gurekin da, hain zuzen ere, antzezlanaren zuzendaria, Pako Revueltas.

DEskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA 296#: Ibon Salaberria, Big Thief, Geese, Iban Martin, Basement, Twisted Teens, Blakkat Mentxu

ar. Eka 16 , 2026
Gaurko saioari hasiera emateko Ibon Salaberria izango dugu, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa berri bat ireki du, tonu intimo eta biluzi samar batekin, arkitekturan eta hirigintza prozesu parte-hartzaileetan bildutako esperientzia emozionalak ere kantu […]

Honekin lotuak