2027ko Aste Nagusia “errepresaliaturik gabekoa” izatea aldarrikatu dute Bilbon

Bilboko Aste Nagusia hasteko egun gutxi falta direnean, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarria plazaratu dute Bilbon. Aurtengo jaietan ere sarek “Etxera”eguna antolatu du, baina helburu argia jarri dute: 2027ko Aste Nagusia errepresaliaturik gabeko Aste Nagusia izatea. “2027ko Aste Nagusian, denak etxean!”, aldarrikatu dute. Ildo horretan, gatazkaren ondorioak gainditzeko eta salbuespen-legeen aurka lanean jarraituko dutela adierazi dute. Azken urtean aurrerapausoak izan direla aitortu dute, baina ohartarazi dute “soluzioa azken preso, iheslari eta deportatua bere herrira itzultzean” iritsiko dela. Bien bitartean, etxeratzearen aldeko aldarria mantentzeko konpromisoa berretsi dute. Aldarrikapen horiek jai giroan kaleratzeko, “Bizkaiko Etxera Eguna” antolatu dute abuztuaren 28rako. Bilbotarrak, bizkaitarrak eta euskal herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Luberrik Bilboko Konpartsetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu du

ar. Abu 18 , 2026
Luberri konpartsak Bilboko Konpartsetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatu du, eta horretarako hainbat ekimen aurkeztu ditu. Konpartsak adierazi duenez, gero eta babes handiagoa jasotzen ari da bere eskaerak aurrera egin dezan.Aste Nagusia hasteko gutxi falta dela, Luberriko kideak elkartu egin dira aurten ere normaltasunez parte hartu ezin izango dutela salatzeko […]

Honekin lotuak