Ogi tailerra izan dute ALGARAren karpapean, Zaparrada haur konpartsaren eskutik. Ekhi eta Ibai okin, eta Maddi begirale moduan ibili da. Bederatzi bikote mahai bakoitzeko, 72 haur ibili dira gaurkoan ogia egiten. Ogia nola egin duten azaldu digute.
Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, […]