Akatz, 35 urteko ska, reggae eta rocksteady doinuen erritmoan

Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, “A Go Go 3”, klasikoen bertsioz osatutako EP-a da.Eta oraindik ere martxa ederrean dabilen taldea dugu. Udan hainbat zuzeneko eskaini dituzte, eta bihar berriro igoko dira Algara Konpartsako agertokira. Ostegunetan beti dago Akatz tartean… noiztik? Hori guk ere ez dugu ondo gogoratzen! Gaur, gurekin izan dira Bita eta Oskar.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko konpartsen guneak isilik, ikuskizunetako teknikarien grebaren alde

og. Abu 27 , 2026
Asteazkenean ez da kontzerturik izan Bilboko konparetsen gunean, ikuskizunetako teknikariei elkartasuna adierazteko. Teknikariok sindikatuko kideek abuztuaren 5ean egin zuten lehen protesta, Gasteizen,Ondoren Donostiko Aste Nagusian, eta atzo Bilbon egingo dute greba. Isiltasunaren bidez atera nahi dute zarata. Sindikatuko kidea da Ander batu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260826_teknikaiok.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak