Bilboko kale saltzaileen aurkako polizia-jazarpenak ez duela etenik salatu du Manteroekin Bat plataformak. Plataformaren arabera, azken urteetan gogortu egin dira kale-saltzaileen aurkako polizia-operatiboak, eta jazarpena ez da kalean amaitzen: isunak, merkantziaren konfiskazioak eta prozesu administratibo eta judizialak ere pairatzen dituzte. Horren atzean Bilboko Udalaren erantzukizun politikoa ere badagoela salatzen dute. Uda honetan bertan irudi lazgarriak ikusi ditugu Bilboko zazpi kaleetan. Egoera aztertzeko, plataformako kideekin hitz egingo dugu: zer ari den gertatzen, nola funtzionatzen duen jazarpen horrek, zein den Udalaren erantzukizuna eta zer alternatiba proposatzen duten. Baita Bilbo nolako hiri-eredua eraikitzen ari den eta kalea nork eta zein baldintzatan erabil dezakeen ere.
Deskargatu hemen.

