Informazioz gainezka bizi garen garai hauetan, nola kontatzen dizkigute munduko gatazkak? Zer pisu du osasun mentalak gerra-eremuetan dabiltzan kazetariengan? Eta nola komunikatzen dugu klima-aldaketa bezalako erronka erraldoi bat? Gaur gurean galdera hauei eta askoz gehiagori erantzuteko luxuzko gonbidatua dugu: Leire Iturregi Mardaras. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza irakaslea eta ikertzailea da, eta azken urteotan nazioarteko gatazken estaldurak, desinformazioa eta komunikazio digitalaren erronkak aztertu ditu hainbat ikerketaren bidez.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iturregi, eta doktorego tesia aurkeztu zuen bertan 2011n, honako goiburuarekin: “Origen y evolución de la relación entre periodistas y militares en operaciones. El sistema de empotrados Irak 2003 2011”. Bitartez taldean parte hartu du. Bere ikerketa-ildoak dira gatazka-kazetaritza, komunikazio instituzionala eta generoa komunikazioan. Bost tesi zuzendu ditu. Berak parte hartu duen artikulu eta ikerketen zerrenda luzea da. Aurreko ikerketa proiektuen artean Corresponsales de guerra en el campo de batalla: un estudio de su relación con militares desde Crimea a Irak eta azkena, aurtengo martxoan egin den, Nazioarteko gatazkak estaltzen dituzten kazetarien segurtasuna jardunaldian aurkeztutako txostena. Horrekin lotuta, berak zuzendutako Trauma and journalist’ safety: Coping strategies and post-traumatic stress symptoms in professionals covering international conflicts ikerketa artikulua irakur dezakegu. (Argazkia: Davide Mauro, CC lizentziarekin).
Deskargatu hemen.

