Haur langileak Libanon ARGIA astekarian

Gaurko ARGIAren tartean, Maria Ortegak astekariko hiru gai ekarri dizkigu. Libanoko haur langileez hitz egin digu. Siriako gerratik ihesi, milaka lagun iritsi ziren Libanora. Hamarkada bat geroago, krisi humanitario eta ekonomikoak gogor jo ditu errefuxiatuak, eta familia askok haurrak lanean jarri behar izan dituzte etxera dirua ekartzeko. Lucas Vallecillos fotokazetariak haur horietako batzuen istorioak jaso ditu, hitzez eta argazkiz. Handik Bilbora egin dugu jauzi, hiriko azken meategiaren memoria berreskuratzeko ekimena ezagutzeko. Duela hiru hamarkada itxi zuten San Luis meategia, eta haren gainean eraiki zuten gaur egungo Miribilla auzoa. Meategiaren historia bizirik mantentzeko, San Luis Gunea zabaldu dute San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazan. Eta amaitzeko, defendatzaileen etxeak ezagutu ditugu LARRUNA gehigarriaren eskutik. Eskuin muturra eta faxismoa indartzen ari diren honetan, lurraren, giza eskubideen eta herrien eskubideen alde aritzeagatik, defendatzaile askok beren herrialdea utzi behar izan dute. Batzuek, batez ere Latinoamerikatik etorritakoek, Euskal Herrian aurkitu dute babeslekua, Arteako Basoan eta Gallartako Martin Etxean. Leire Artolak lau lagun elkarrizketatu ditu haien esperientziak ezagutzeko, bi errefuxiatu eta bi antolatzaile.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak