Aipatutakoak bazterrak nahastu ditu herri horietan eta zentrala ez eraikitzeko asmoarekin sortu zen Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, herritar desberdinak biltzen dituena. Zentralak 35 Mgw. ekoizteko 180 tona egur erre beharlo lirateke, horrek dakarren guztiarekin. Honi gehitu behar zaio tximiniak eta azpiegiturek dauzkaten eraginak. Eta hori guztia, EAJko alkateak onartu zuen bezala […]

Palestinan, Txiapasen, Hondurasen, Saharan, Kolonbian… arlo desberdinetan baina beti Giza Eskubideen defentsa oinarritzat hartuta, hainbat hitzaldi eta mintegi bat antolatu ditu Mundu Bat GKEk egunotan. Aipatutakoak Getxon, Bilbon eta Barakaldon ari dira egiten Joseba Martin GKE horretako kideak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehaigo www.mundubat.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]

Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu gurekin. Aurtengo UEU-k Lekeition  uztailaren 12,13,14 eta 15ean antolatu ikastaroaren informazio zehatza ekarri digu: ” Punk eta (des)eraikuntza nazionala: EHtik Mundura”. Helburuez, edukiez, metodologiaz eta parte hartzaileei buruz jardun du Iosu Larrinagak. Informazio gehiago: ehpunk2010@gmail.com helbidean. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Azken egunetan zabaldu den bezala, Europako Banku batzuek espainiar estatuan dituzten 600.000 miloi euro jokoan egon daitezke. Bestetik, espainiar estatuak 80.000 miloi euro zor dizkio Europako Banku Zentralari. Gainera Alemaniatik datorren zurrumurrua ez da xamurragoa, Espainiako ekonomia salbatzeko Erreskate fondoa prestatzen ari direla dioena. Aipatu guztiak, Luis Guridiren ustez, egoera […]

Hilaren 12an, besteak beste Bilbon ospatuko dituztenak. Integrazioa, egoeraren salaketa eta partehartzea bultzatu nahi dituzte jaialdi honen bitartez, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. S. Frantziskoko plazan paellak eta gehiago izango dira: kalejira, dantzak, kantak, umeentzako tallerrak etab., euriak baimentzen badu. Aurten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bilboko Otxarkoagan, Durangon, Gernikan […]

Euskal herritik 7.000 kilometrora, Sao Tomen, duela 25 urte erbeste eta deportazioa pairatzen duen Alfonso Etxegarai eta berarekin bat egin zuen Kristiane Etxaluz-en istorioa kontatu dute erreportai honetan Iosu Martinezek eta Txaber Larreategik. Azken honen azalpenak dira entzungai dituzunak, lagun; gogoratu, ekainaren 11an Baionan eta 12an Bilboko Capitol zineman izango […]

…Jean- Pierre Luro,Jean Bordaxar,Robert Larrandaburu eta Jean-Nöel Pinqueren  lan berria, Itziarren Semeak,Kerobia (argazkian), Surfin´Kaos, Mantisa…azken boladako lan berriak eta asteon 42.urteurrena bete dela eta , Binilo Tenporen Txabi Etxebarretaren heriotza gogoratuko dugu( 1968). Arg: J.Barrenetxea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Bihar hilaren 10ean aurkeztuko dute Donostian Bilgune Feministako egitasmo hori. Urte askotan emakumeek oztopo ugari izan dituzte kultur eremuan parte hartzeko eta egoera gainditzeko urrats txiki bat eman dute, www.emakumeokplazara orria ateratzea alegia. Horretarako, Maite Segurola Bilgune Feministako kideak azaldu duenez, ezinbestekoa da emakumeen partehartzea. Egitasmoa Jai Parekideen kanpainaren barruan […]

Datorren uztailaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 1998an sortu zuten Udalbiltza Bilbon eta 2003ra arte hainbat egitasmo bultzatu zituen, 1738 udal hautetsik bat eginda eta ikuspegi nazional batetik. 2003an, aldiz, atxiloketak etorri ziren eta egun 22 lagun daude auziperatuta, Maribi Ugarteburu Udalbiltzako auzipetuak kontatu digunez. Babes […]