Ekainari dagokiona eta azalean Iñaki Carro agertzen da, Guatemalako esperientziari buruzko liburua atera berri duena. Erreportaje nagusian, Juanra Madariagari egin diote elkarrizketa, Shisha Pangma mendia igo ondoren ; beste erreportajeak Otxarkoagako Isaac Torrijos “Torri” hil dela kontatzen du. Horietaz gain ohiko Inkesta, Santutxuko jaiak edo Teioren argazkiak, Lur Mallea Mahatserriko […]
Bilboko auzo horretan, Metropoli plana dela kausa, hainbat etxebizitza eraiki nahi dituzte 27.000 metro kuadrotan. Hasteko, EHNEko Iratxe Arriolak honako hausnarketa hau egin du: zer dela eta etxebizitza gehiago Bilbon gutxienez 16.000 hutsik daudela? Bestetik, eremu horretan egun diren ortu batzuk eta XVIII. mendeko baserri bat desagertuko dira. Gainera, alegazioen […]
Pasa den astean epaitu zuten Tucumanen (Argentinan) Diktadura garaiko Menendez militarra, eta laugarrenez bizi osoko zigor-kartzela ezarri diote. Irailean, Videla diktadorearen aurkako beste epaiketa bat izango da. Txilen, aldiz, gobernuak lege antiterrorista gogortu egin du, maputxeen aurka batez ere. Hori dela kausa, Preso politiko maputxeen senitartekoek gutun bat idatzi dute, […]
Aste honetan Baionan ibili dira UEUko Udako Ikastaroak eta elkarrizketa batzuk egiteko aukera izan dugu: Eli Olaskoagak Tantra izan du aztergai; Josu Chuecak, bestetik, “Ipar Euskal Herria bi mundu gerlen artean” deritzon gaia jorratu du; Eleder Aurtenetxek, aldiz, Buru-mapak azaldu ditu eta Marina Pintosek Yogaz hitz egin digu. Informazio gehiago […]
Anari Alberdi azkoitiarra da, eta 90eko hamarkadan hasi zen musika egiten. Sei lan ditu kalean; azkena Irla Izan (bIDEhUTS) deitzen da eta sortze prozesuaz, testuez, taldekideez eta Bidehuts zigiluaz hitz egin digu luze. Saio monografikoaren bigarren atala. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Datorren ostegunean, hilaren 15ean, hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren 22 lagunen aurkako epaiketa. Anitzak izan dira azken asteotan epaiketa horren aurka burututako ekitaldiak: elkarretaratzeak, manifestazioak, Babes Taldeak, atxikimenduak, adierazpenak… Laguntza ekonomikoa ere eskatu diote euskal gizarteari, auzipetuek gutxienez 200.000 euro gastuko dituztela kontuan hartuta. Defentsarako murrizketa ere salatu dute […]
Santurtziko Gizon Ekimena elkarteak ekimen berri bati hasiera eman dio, tratu onen aldeko ekimenari hain zuzen. Iñaki Kasares, aipatu elkarteko kidearen ustez denok merezi dugu ondo tratatzea eta ondo tratatuak izatea. Santurtziko jaiak hastear daudela, “Tratu ona, denontzat ona” mezua zabaldu nahi dute herri horretan. Informazio gehiago: gizonekimena.nireblog.comen. Elkarrizketa hau […]
“Murder ballads and Disaster songs 1913-1938” azpititulua duen kanta bildumak hiru CDtan agertzen da. Hasteko Makinak vs. Gizakia (trena, autoa, istripuak…); bigarrenean Natura vs. Gizakia (lurrikarak, ekaitzak…); eta hirugarrenean Gizakia vs. Gizakia (hilketak, bahiketak…). Talde asko bildu ziren disko berezi hau ateratzeko eta estilo desberdin batzuk jorratu zituzten (bluesa, cajuna, […]
Arazo handia dute egun Euskal Herriko hainbat gaztek, lurrik ia ez dagoela alegia. Azken urteetan gazte batzuk (eta horietariko asko emakumeak) baserritar bihurtu dira eta horretan dabiltza. Horien ekoizpen ekologikoa pasa den larunbatean Bilboko Errekalden ikusi ahal izan zen; datorren igandean, aldiz, Elorrioko Plazan izango da azoka, Unai Aranguren EHNE […]
Ekainari dagokiona eta azalean Maialen Martija meteorologoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea nagusian Bilboko udalak indarrean jarri nahi duen Espazio Publikoari buruzko Ordenantza jorratu dute. Deustualdean ere jaiak izan dira (Ibarrekolandan eta Erriberan) eta hilaren amaieran S. Inazion izango dira. Gureak kanpoan eta Inkesta ere landu dituzte zenbaki honetan, […]
